PRESTA ZAITEZ GARAGARDOGINTZAREN SEKTOREA LIDERATZEKO
LEHEN EDIZIOAREN HASIERA: 2027KO IRAILA
Eman izena hemen - 2027ko irailaren 1era arte edo plaza guztiak bete arte.
GARAGARDOGINTZAREN SEKTOREAREN BILAKAERA BULTZATZEKO MASTERRA
Garagardoa edari bat baino askoz gehiago da: zientzia, teknologia, berrikuntza, jasangarritasuna eta negozioa da. Kontsumo-ohituren bilakaerak, ekoizpen-prozesuen digitalizazioak eta ingurumen-erronka berriek markatutako testuinguru honetan, garagardogintzaren sektoreak balio-kate osoa ulertu, optimizatu eta lideratzeko gai diren profesionalak eskatzen ditu.
Garagardoaren Zientzia eta Teknologiako Masterra Escuela Superior de Cerveza y Malta (ESCYM) erakundeak historikoki bultzatutako programaren bilakaera gisa sortu da. Erakunde hori 1965/1966 ikasturtetik erreferentea izan da Espainiako garagardo-maisu/maistren eta sektoreko profesionalen prestakuntza teknikoan. Garagardogintzako eta maltegigintzako espezialisten belaunaldiak sei hamarkadaz prestatu ondoren, ondare akademiko hori EDA Drinks & Wine Campus-en integratzen da orain, Basque Culinary Centerren edarietan espezializatutako campusean, Espainiako Garagardogileen Elkartearekin lankidetzan.
Trantsizio horri esker, ESCYM definitu duten zorroztasun teknikoa, pilatutako ezagutza eta industriarekin duen lotura estua gordetzen dira, eta, aldi berean, masterra metodologia, eduki eta teknologia berriekin eguneratzen da, garagardogintzaren sektorearen egungo eta etorkizuneko erronkei erantzuteko nazioarteko ikuspegiarekin.
![]() |
![]() |
ZERGATIK ERALDATUKO DU MASTER HONEK ZURE IBILBIDE PROFESIONALA?
INFORMAZIO PRAKTIKOA
IKASKUNTZA-HELBURUAK
Master honetan garatuko dituzun gaitasunak:
IRTEERA PROFESIONALAK
Master honek, bereziki, garagardo-maisu/maistraren profilera bideratzeko prestatuko zaitu, sektorean eskatzen diren profil osatuenetako batera.
Garagardo-maisu/maistrak elaborazio-prozesu osoa gainbegiratu eta optimizatzen du, produktuaren kalitatea bermatzen du, taldeak gidatzen ditu, berrikuntza bultzatzen du eta ekoizpena, kalitatea, mantentzea, erosketak, logistika edo negozioaren garapena bezalako arloekin koordinatzen da. Horretarako, garagardoaren balio-katearen ikuspegi globala eta ezagutza tekniko eta estrategiko sakona behar ditu.
Garatu ahal izango dituzun beste profesional-arlo batzuk:
EZAGUTU EDA Drinks & Wine Campus
|
EDA Drinks & Wine Campus Basque Culinary Centerrek bultzatutako ekimena da, edarien arloan nazioarteko erreferentzia izango den unibertsitate-prestakuntza, ikerketa eta berrikuntza garatzeko. Talentua erakartzearen, prestakuntza espezializatua eskaintzearen, ekintzailetza eta berrikuntza bultzatzearen eta nazioarteko proiekzioa, ikuspegi integrala eta bikaintasuna ardatz dituzten ikerketa-ildoak garatzearen bidez, ardoaren eta edarien bitartez garapen ekonomiko eta sozial jasangarria sustatzen duen ekosistema baten parte izango zara. |
|
|
INSTALAZIOAK
EDA Drinks & Wine Campus Araban kokatutako bi egoitza independente eta osagarriren inguruan antolatzen da: bata Vitoria-Gasteizen, edarien unibertsoari eskainia, eta bestea Laguardian, Arabako Errioxan, ardoan eta lurraldearekiko duen loturan espezializatua. Bi kokalekutan banatutako campus bakar moduan pentsatuta, bi egoitzek prestakuntza, ikerketa, berrikuntza eta ingurunearekiko lotura uztartzen dituzte. Garagardoaren Zientzia eta Teknologiako Masterra Vitoria-Gasteizko egoitzan emango da. Egoitza honek 4.000 m² inguruko azalera du, eta hartzitutako edariak, garagardoa, sagardoa, destilatuak eta bestelako elaborazioak garatzera bideratuta dago. Honako hauek ditu:
Prozesu errealekin esperimentatzeko, prototipoak garatzeko eta lan egiteko pentsatutako ingurunea. |
45 Item Items
Warning: Last items in stock!
Availability date: