PRIBATUTASUN POLITIKA
Honako pribatutasun politika honek (aurrerantzean, "PRIBATUTASUN POLITIKA") arautzen du, era orokorrean, zuk helarazi dizkiguzun datu pertsonalak, BASQUE CULINARY CENTER FUNDAZIOAK, BASQUE CULINARY CENTER HEZKUNTZA FUNDAZIOAK eta SERVICES FOR BCC, S.L. (hemendik aurrera, “BCC”) biltzea eta tratatzea; https://www.bculinary.com/es (aurrerantzean, "WEBGUNEA") domeinu-izenaren bitartez bisita daitekeen web orriaren erabiltzailea zara zu, orriaren barruan direla blog-zerbitzuak, sare sozialak, "Newsletter" informazio zerbitzuak edo WEBGUNEAren bitartez une bakoitzean eskuragarri dauden beste funtzionaltasun guztiak. Horrek guztiak ez dio kalterik eragingo WEBGUNEAn eskuragarri dauden atal, inprimaki edo zerbitzuetan zuri informazioa egokia emateko eta, behar denean, zure onespena jasotzeko finkatutako berariazko aurreikuspenei.
BCCk bere esku dauka PRIBATUTASUN POLITIKA aldatzeko eskubidea, lege, jurisprudentzia edota administrazio arloetako berrikuntzetara egokitzeko, bai eta une bakoitzean WEBGUNEAren bitartez garatuko dituen praktiketara egokitzeko ere, une oro haren eskubideak eta interesak aintzat hartuta.
Edonola ere, BCCk baliabide tekniko aproposak helaraziko dizkizu PRIBATUTASUN POLITIKA eskura izan dezazun, datuak babesteari dagokion arloan aplikagarria den araudiaren arabera guri jarraitzea dagozkigun informazio betebeharrak eskatu bezala bete ahal izateko.
Ondorengo hauek erantzunkizun partakatuan dira zure datuen Tratamenduaren Erantzuleak:
BASQUE CULINARY CENTER FUNDAZIOA, helbide soziala Donostia-San Sebastian hirian (Gipuzkoan) duena, Juan Avelino Barriola kaleko 101 zenbakian, Euskadiko Fundazioen Erregistroan F-253 Erregistro-zenbakiarekin erregistratua, eta G-20998100 IFK zk. duena.
BASQUE CULINARY CENTER HEZKUNTZA FUNDAZIOA, helbide soziala Donostia-San Sebastian hirian (Gipuzkoan) duena, Juan Avelino Barriola kaleko 101 zenbakian, Euskadiko Fundazioen Erregistroan F-309 Erregistro-zenbakiarekin erregistratua, eta G-75051813 IFK zk. duena.
SERVICES FOR BCC, S.L., helbide soziala Donostia-San Sebastian hirian (Gipuzkoan) duena, Juan Avelino Barriola kaleko 101 zenbakian, merkataritza-erregistroan, 2880 liburukian , 113 orri, SS-41188 zenbakiarekin erregistratua, eta B-75211367 IFK zk. duena
PRIBATUTASUN POLITIKArekin edota zure datu pertsonalen tratamenduarekin lotutako edozein kontutarako, gurekin harremanetan jar zaitezke lehen adierazitako posta helbidean edota lopd@bculinary.com posta elektronikoko helbidean.
BCCn tratatzen ditugun datuak zeuk emandakoak izaten dira, honako hauen bitartez: (i) WEBGUNEAren bitartez nabigazioan zehar betetzen dituzun inprimaki guztiak (esaterako, WEBGUNEAren erabiltzaile bezala erregistro-inprimakia, harremanetarako inprimakia, informazioa eskatzeko inprimakiak, enplegu eskaintzei dagozkien inprimakiak edota hautatze-prozesuak, eta abar) edo (ii) kontsultarako mezu elektroniko bat bidaltzea. Baldin eta emandako datu pertsonalak hirugarren batenak badira, zuk bermatu egiten duzu hirugarren pertsona horri PRIBATUTASUN POLITIKA jakinarazi diozula eta haren baimena lortu duzula BCCri zure datuak emateko, aurrerago adieraziko ditugun helburuekin. Horrez gain, sare sozialetako zure datuek izan dezaketen tratamendua jakinarazten dizugu BCC dagoen sare sozial bakoitzean eskuragarri dauden korporazio-profilen bitartez; betiere sare sozial bakoitzean finkatuta dauden arauen eta baldintzen arabera. WEBGUNEAn eskura dauden inprimakietan bildutako datuak ematea nahitaezkoa izango da baldin eta izartxo baten bitartez (*) identifikatuta badaude, eta, eskatutakoa eman ezean, eskaera ezingo da kudeatu, ez erabiltzaile bezala erregistratzeko, ez informazioa eskuratzeko, ez "Newsletter" zerbitzuan izena emateko edo ez WEBGUNEAn eskura dagoen beste edozein zerbitzutarako.
BCCn tratatzen ditugun datuak zuk zeuk eman dizkiguzunak dira, honako hauen bitartez: guk zurekin harremana formalizatzeko erabiltzen ditugun beharrezko inprimakiak, posta elektronikoa, edo, kasuren batean, BCC partaide den sare sozialetan dauzkagun korporazio profilak. Bereziki, BCCn honako datu-kategoria hauek tratatzen ditugu, WEBGUNEAri ematen zaion erabileraren arabera:
4. Zertarako tratatuko ditugu zure datuak eta zer zilegitasunekin?
Zure datu pertsonalen tratamenduak ondorengo xede hauek jarraitzen ditu:
BCCk egiten duen datu pertsonalen tratamendua, aplikagarria den araudia aintzat hartuta, WEBGUNEAn horretarako jarritako mekanismoen bitartez zure borondatez helarazten dizkiguzun datu pertsonalak jasotzeko unean ematen duzun onespenean oinarritzen da. Gogorarazi nahi dizugu zure esku dagoela edozein unetan zure onespena askatasunez eta doan zure onespena ezeztatzea, ondorengo 7. artikuluan adierazita dagoenaren arabera.
5. Nori jakinaraziko dizkiogu zure datuak?
Jakinarazi nahi dizugu zure datu pertsonalak ondorengo hirugarrenei helarazi ahal izango zaizkiela:
BCCk bere datuak jakinarazteko legezko betebeharra duen erakundeak eta administrazio publikoak.
Ez dago aurreikusita zure datuekin nazioarteko transferentziarik egitea.
6. Zenbat denboraz edukiko ditugu zure datuak?
Oro har, datu pertsonalak gorde egingo dira, harik eta zuk datuok tratatzeko onespena ezeztatu, horiek ezabatzea eskatu edo BCCk bete beharreko lege betebeharrak burutu arte. Edonola ere, jakinarazi nahi dizugu BCCk datuen arazketako barne politikak finkatuta dituela, bere esku dauden datu pertsonalak kontserbatzeko epeak kontrolatzeko xedearekin; hala, datuok baliogabetu egin ahal izango dira hasiera batean haiek eskuratzeko helbururako beharrezkoak edota egokiak izateari uzten diotenean.
7. Zer eskubide dituzu?
Datuak babesteko arloan aplika daitekeen araudiak zenbait eskubide jartzen ditu zure esku zeure datu pertsonalei dagokienez, eta eskubide horiek gauzatzeko aukera izango duzu datuok tratatzen direnean. Eskubide horiek ondoren adierazitako hauek dira:
Halaber, eskubidea izango duzu beti, edonoiz, zure onespena ezeztatzeko; horrek ez lioke kalterik eragingo zure ezeztatzearen aurreko onespenean oinarritutako tratamenduaren legezkotasunari. Eskubide horiek gauzatu ahal izango dituzu eskaera-idatzi bat BCCra bidalita, 1. atalean adierazitako posta helbidean edo lopd@bculinary.com helbidera mezu elektroniko bat igorrita. Azkenik, aipatu nahi dizugu erreklamazioa jar dezakezula eskumena duen Kontrol Agintaritzaren aurrean (Espainian, Datuak Babesteko Espainiako Agentzia), bereziki eskubideak gauzatzeko garaian ez baldin bazara asebeteta geratu. Agintaritza horrekin jar zaitezke harremanetan, haren web-orriaren bitartez: www.aepd.es
8. Segurtasun neurriak
BCCk une oro konfidentzialtasun osoarekin tratatuko ditu zure datuak, horiek behar bezain isilpean zainduta, datuak babestearen esparruan aplikagarria den araudian aurreikusitakoa aintzat hartuta; horretarako, datuen segurtasuna bermatzeko eta haiek aldatzea, galtzea, tratatzea edo baimenik gabe eskuratzea ekiditeko beharrezko neurri tekniko eta antolaketakoak hartuko dira, kontuan hartuta teknologiaren egoera, bildutako datuen ezaugarriak eta datuok jasan ditzaketen arriskuak.
9. Cookien politika
Lehengoaz gain, WEBGUNEAK Cookien Politika bat finkatuta duela adierazi nahi dizugu, ondorengo estekaren bitartez eskura daitekeena.