Categoria: Masters

Jatetxeak Berritu eta Kudeatzeko

HURRENGO EDIZIOA 2026KO URRIAN HASIKO DA

Jatetxe baten arrakasta eta iraunkortasuna, hein handi batean, proiektuaren diseinu zorrotzean eta berori zuzentzeko behar diren konpetentzietan oinarritzen da.

Urtebetez, zeure lanarekin edo beste ikastaro batekin bateragarria den formatuan, jatetxe bateko sailak (sukaldaritza, zerbitzua eta enpresa-kudeaketa) zuzentzeko konpetentziak eskuratuko dituzu, eta jatetxearen kontzeptuaren eta kudeaketaren ikuspegi global eta berritzailea garatuko duzu.

Negozio-ereduen joera berriak deskubritu eta formatu errentagarri eta iraunkorrak sortzeko gakoak emango dizkizugu.

60 kreditu, horren baitan sartuta Master Bukaerako Proiektua. Hain zuzen ere, lan hori egiteko, programan jasotako areetan espezializatuta dauden tutoreen laguntza izango duzu.

WEBINAR

Webinarra: sukaldaritza-proposamenetik negozio errentagarrira

Eman izena online webinar honetan, irailaren 16an, 16:30ean (CEST), eta ezagutu jatetxe bat sortu, kudeatu edo hazteko orduan aldea eragin dezaketen erabakiak. Saioaren bigarren zatia Jatetxeen Berrikuntza eta Kudeaketako Masterrari eskainiko zaio, alumni-en esperientziekin eta zure zalantzak argitzeko gune batekin.

Master class-ak eta nazioko eta nazioarteko erreferentziako gonbidatuak: euren esperientziaren berri eman eta gaur egungo negozio-eredurik onenak aurrez aurre ezagutzen lagunduko dizute.

 

Volver a Oferta Formativa

Plazas no disponibles

10 295,00 € tax incl.

Eskola-aldia: 2026ko urriaren 19tik 2027ko maiatzaren 11ra Praktikaldia: 2027ko ekainaren 14tik irailaren 15era
astelehenetan 9:00etatik 18:30etara eta astearteetan 9: 00etatik 17:30etara (CEST)
26 ikasle
10 295,00 €
Basque Culinary Center