Categoria: Mujer

Turismo Gastronomikoan Masterra

Izan zaitez aditu handia turismo gastronomikoan, egungo merkatuan nabarmentzeko

Gastronomiak bidaietan duen eragin handiak eta turismo gastronomikoaren aurreko eskaera gero eta handiagoak bihurtu dute gastronomia garatzeko aukera handienetakoa duten segmentuetako bat.

Turismoaren Mundu Erakundeak eta Basque Culinary Centerrek bat egin dute gorantz doan sektore hori profesional bihurtuko duen eta erreferentea izango den prestakuntza eskaintzeko.

Master honetan turismo gastronomikoaren sektoreari lotutako esparru publikoko zein pribatuko enpresak eta elkarteak kudeatzeko beharrezkoak diren gaitasunak eskainiko dizkizugu modu eraginkorrean eta ikuspegi estrategikoarekin, arloak bizi duen errealitateari eta joera berritzaileenei egokituta.

Produktu eta esperientzia enogastronomiko sortzaileak eta berritzaileak diseinatzen ikasiko duzu, eta horiek xedeko merkatuetan kokatzen eta turista gastronomikoaren profil desberdinekin harreman arrakastatsuak eta iraunkorrak sorrarazten ikasiko duzu.

Turismo gastronomikoko helmuga garrantzitsuenetariko bat den Donostian bezalako hiri batean master bat ikasteko esperientzia bizi ezazu!

HURRENGO EDIZIOA 2022KO URRIAN HASIKO DA

• Iraupena: 60 kreditu (1.500 ordu). 
• 6,5 hilabete (4 hilabete online eta 2,5 hilabete presentzial) + 3 hilabete praktikak egiten.
• Masterraren hurrengo edizioa 2022ko URRIAN hasiko da.
• Kontsultak eta informazio gehiago hemen: cursos@bculinary.com.
• Mondragon Unibertsitateak sortutako Master titulua.

 

Volver a Oferta Formativa

3 Items

Plazas disponibles

9 990,00 €

HURRENGO EDIZIOA 2022ko URRIAN HASIKO DA Online atala: 2022eko urritik 2023ko urtarrilera Atal Presentziala: 2023ko otsailetik apirilera Praktikak: 2023ko apiriletik uztailera
15:15-20:15h
20 ikasle
9 990,00 €
Basque Culinary Center