Categoria: Mujer

Sorkuntzako, Teknikako eta Produktuko Sukaldaritza masterra

HURRENGO EDIZIOA 2022KO URRIAN HASIKO DA

Sukaldaritzan aritzen diren profesionalentzako erreferentzia-masterra

Master hau esperientzia profesionala duten sukaldariei zuzenduta dago eta, haren bidez, zeure ibilbide profesionalean jauzi kualitatiboa egin ahal izango duzu. Ezagutu sakon produktuak: jatorria, barietateak, ezaugarri gastronomikoak eta sukaldaritzan duten portaera. Ezagutu teknika modernoak, alderdi fisiko-kimikotik hasi eta teknikez jabetzeraino.  Murgildu sukaldari ospetsuenen azken joeretan.

Sei hilabeteko programa da eta ondoren, trebakuntza-prozesua burutzeko, ikasle guztiek nazioko eta nazioarteko jatetxerik ospetsuenetan egonaldia egingo dute.

Lanbidean nahiz irakaskuntzan eskarmentu handia duten irakasleak biltzen ditu eta, mintegiak ez ezik, master classak ere sartzen dira tartean, produktuko aditurik onenen eta nazioarteko erreferentziako sukaldarien partaidetzarekin. Ikasketak osatzeko, ikasteko txangoak eta master bukaerako proiektua ere egingo dira.

• Hurrengo Masterreko edizioa 2022ko Urrian hasiko da!
• Iraupena: 60 kreditu.
• 6 hilabeteko prestakuntza Basque Culinary Centerren+ 3 hilabeteko praktikak
• Mondragon Unibertsitateko berezkoa Titulua

 

Volver a Oferta Formativa

Plazas en lista de espera

12 850,00 €

IKASTURTEA: 2022ko urria - 2023ko martxoa Astelehenetik Ostiralera, 15:30tatik 20:30tara PRAKTIKA ALDIA: 2023ko apirila - uztaila
15:30-20:30h
18 ikasle
12 850,00 €
Basque Culinary Center