Categoria: Masters

Jatetxeetako gozogintzan eta sukaldaritza gozoan masterra

Pastry chefa izan nahi duzu?

Egin aurreinskripzioa hemen.

Jabetu sukaldaritzako zapore gozoez eta formulatzeko gakoez.

Jatetxeetako Gozogintzako eta Sukaldaritza Gozoko Masterra da sukaldari batek jatetxeko gozogintzan espezializatzeko behar duen prestakuntza. Izan ere, espezialitate horrek kualifikazio handiko profesionalak behar ditu.

Ikasketa-programaren bidez, ikaslea gozogintzari buruzko abangoardiako sukaldaritza-teknikez jabetuko da, eta bere zentzumen- eta sorkuntza-trebeziak garatuko ditu, zentzumen guztiak suspertuko dituzten azkenburu koherenteak egiteko.

Ikasketa-plan zaindua: osagaiak, gozogintzako prozesuak eta teknikak, tradizionaletik abangoardiaraino.

Metodologia praktikoan oinarritua: dastatzeak, lantegiak, sorkuntza-lanak, master bukaerako proiektua, praktikak enpresetan, irakasle adituak eta erreferentziako sukaldari eta gozogileekin egindako saioak, mintegi osagarriak Parisen, eta ikasteko bisitak gozogintza-lantegietara, jatetxeetara eta gozogintzan espezializatutako elikagaien industriara.

• Hurrengo Masterreko edizioa 2027ko urrian hasiko da.
• Iraupena: 60 kreditu.
• 6 hilabeteko prestakuntza Basque Culinary Centerren+ 3 hilabeteko praktikak
• Mondragon Unibertsitateko berezko Titulu profesionala.

Volver a Oferta Formativa

Plazas no disponibles

11 200,00 € tax incl.

Aldi akademikoa: 2027ko urritik 2028ko apirilera Praktikak: 2028ko apiriletik uztailera
astelehenetik ostiralera 15:00etatik 20:30era (CEST)
20 ikasle
11 200,00 €
Basque Culinary Center