Categoria: Masters

Jatetxeetako gozogintzan eta sukaldaritza gozoan masterra

Pastry chefa izan nahi duzu?

Jabetu sukaldaritzako zapore gozoez eta formulatzeko gakoez.

Jatetxeetako Gozogintzako eta Sukaldaritza Gozoko Masterra da sukaldari batek jatetxeko gozogintzan espezializatzeko behar duen prestakuntza. Izan ere, espezialitate horrek kualifikazio handiko profesionalak behar ditu.

Ikasketa-programaren bidez, ikaslea gozogintzari buruzko abangoardiako sukaldaritza-teknikez jabetuko da, eta bere zentzumen- eta sorkuntza-trebeziak garatuko ditu, zentzumen guztiak suspertuko dituzten azkenburu koherenteak egiteko.

Ikasketa-plan zaindua: osagaiak, gozogintzako prozesuak eta teknikak, tradizionaletik abangoardiaraino.

Metodologia praktikoan oinarritua: dastatzeak, lantegiak, sorkuntza-lanak, master bukaerako proiektua, praktikak enpresetan, irakasle adituak eta erreferentziako sukaldari eta gozogileekin egindako saioak, mintegi osagarriak Parisen, eta ikasteko bisitak gozogintza-lantegietara, jatetxeetara eta gozogintzan espezializatutako elikagaien industriara.

• Hurrengo Masterreko edizioa 2023ko urrian hasiko da.
• Iraupena: 60 kreditu.
• 6 hilabeteko prestakuntza Basque Culinary Centerren+ 3 hilabeteko praktikak
• Mondragon Unibertsitateko berezko Titulu profesionala.

Volver a Oferta Formativa

25 Items

Plazas disponibles

13 755,00 € tax incl.

Eskola-aldia: 2026ko irailaren 28tik 2027ko martxoaren 23ra Ordutegia: astelehenetik ostiralera 15:00etatik 20:00etara (CEST) Praktikaldia: 2027ko apirilaren 12tik uztailaren 11ra
astelehenetik ostiralera 15:00etatik 20:30era (CEST)
18 ikasle
13 755,00 €
Basque Culinary Center