Categoria: Masters

Máster en Food Design: Innovación en Productos, Servicios y Experiencias

LEHENENGO EDIZIOA: 2025eko URTARRILA

EMAN IZENA HEMEN

Aplikatu diseinu-pentsamoldea proiektu gastronomikoak sortzeko

Guztia bata bestearekin gero eta konektatuago dagoen mundu globalizatu batean bizi gara. Zaharkituta gelditu da diziplina bakar batera mugatzearen ideia. Inguruneak sektore artekoak dira eta negozioek gero eta sinergia handiagoak dituzte elkarren artean, batez ere elikagaien industriaren, jatetxeen eta diseinuaren artean. Egoera horretan, beharrezkoa da kohesiozko eta zeharkako lankidetza, ikuspegi holistiko batetik soilik lor daitekeena. Testuinguru horretan, funtsezko oinarritzat ageri da sormena, agerikoak ez diren konexioak identifikatzeko, arazoak soluzio eraginkor bihurtzeko eta etorkizuneko eszenatoki jasangarri eta errespetuzkoak proiektatzeko gai dena.

Horrek guztiak etengabeko bilakaera dinamiko bat erakusten du. Food Designerrak soluzio berritzaileen bideratzaile gisa posizionatzen diren ingurune bat. Hedapen hori aitortu eta indartuko duten hezkuntza-espazioen beharra sortzen da orduan, Masterrari bide emanez: Food Design Masterra: Berrikuntza Produktu, Zerbitzu eta Esperientzietan.

Programa honek erronkei heltzea, aukerak sortzea, eztabaidak eragitea eta narratiba jasangarritasunerantz birbideratzea, eta iragana, oraina eta etorkizuna bateratzea du helburu, eta benetan errespetatzen du kultura, gastronomiaren eta diseinuaren arteko sinergiak bilatuz. Bi mundu itzel eta aberats.

 

INFORMAZIO PRAKTIKOA

  • Hasiera-data: 2025eko urtarrila
  • Ikaskreditu kopurua: 60 ECTS
  • Formatu erdipresentziala
  • Eskola-aldia: 2025eko urtarriletik irailera
    • Lau hilabeteko online prestakuntza
    • Bi hilabeteko egonaldi intentsiboa Basque Culinary Center erakundean
    • Hiru hilabeteko praktikak enpresetan
  • 22 plaza
  • MONDRAGON UNIBERTSITATEAREN Prestakuntza Iraunkorreko Masterra, Basque Culinary Center erakundearen Zientzia Gastronomikoen Fakultateak ematen duena
  • Kontsultak egiteko eta informazio gehiago eskuratzeko: cursos@bculinary.com

 

MASTERRAREN HELBURUAK

Masterraren helburu nagusia da produktuak, zerbitzuak eta elikagaien, edarien eta gastronomiaren inguruko esperientziak diseinatzea eta horietan berritzea, diseinuko metodologien bitartez errentagarritasun eta jasangarritasun ekonomikoarekin, sozialarekin eta planetarioarekin lotutako erronkak gainditzeko. Horrez gain, ondorengo helburuak lor ditzazun ere bilatuko du programak:

  • Ikuspegi holistiko batetik gaur egungo erronkak analizatzea eta identifikatzea, haien konplexutasunean eta dimentsio aniztasunean ulertuz.
  • Produktu edo zerbitzu baten funtzionamendua modu kritikoan baloratzea, hobetzeko dauden alderdiak detektatzeko
  • Diseinuaren, janariaren eta edarien arteko elkargune berriak esploratzea
  • Food design zer den jakitea eta aldaketarako eta eraldaketarako tresna gisa onartzea
  • Historian zeharreko diseinuaren arloko erreferente ezberdinetan inspiratzea
  • Diseinuaren pentsamoldea eta prozesua ezagutzea, baita diseinuan erabiltzen diren metodologiak ere
  • Diseinu gastronomikoan inpaktua duten oinarriak ulertzea, hala nola sukaldaritzari dagozkionak, zientifikoak, teknologikoak, sozialak eta abar
  • Food design diseinuaren pentsamoldea garatu eta aplikatu daitekeen arloak identifikatzea 
  • Food design diseinuaren mundu mailako erreferente, proiektu eta arrakasta izan duten kasuen bitartez inspiratzea
  • Zeure produktua / zerbitzua / esperientzia diseinatzea eta garatzea
  • Egungo eta etorkizuneko erronkei erantzungo dieten sormenezko soluzio baliagarriak ebaluatzea eta aurre-irudikatzea.

 

IRTEERA PROFESIONALAK

Diziplina hau ez du berariazko industria batek mugatzen, baizik eta egiteko eta pentsatzeko ikuspegi batek gidatzen du. Zure profilaren eta aurretiaz duzun esperientziaren arabera, hainbat arlo eta modalitatetan esploratzeko eta lider gisa jarduteko prestatuko zaitu Masterrak; hala nola:

  • Elikagaien Industria eta Sukaldaritzarako Produktuak eta Zerbitzuak: ikerkuntza eta garapena elikagai- eta edari-enpresetan (zuzenekoak edo zeharkakoak), I+Geko, elikadura-produktuen diseinuko, packagingeko eta marketineko rolak hartuz. Enpresetarako zentro teknologikoetako Ikertzaile rolak ere sartzen dira.
  • Aholkularitza eta Agentziak: diseinu gastronomikoko azterketetan parte hartzea, aholkularitza estrategikoetan eta gastronomian espezializatutako marketin, publizitate eta komunikazioko agentzietan, hainbat eginkizunetan, hala nola diseinua, kazetaritza, harreman publikoak, marketineko aditu eta joera gastronomikoen inguruko aholkulari.
  • Jatetxeak, Ostalaritza eta Ekitaldiak: Chef-diseinatzaile lana, ostalaritzaren sektorean zerbitzu eta esperientzia berritzaileak sortzeaz gain (elikagai edo edarien establezimenduetan).
  • Ekintzailetza: nekazaritzako elikagaien arloko startupak bultzatzea, produktu, zerbitzu eta esperientzia berrien diseinuaren bitartez, merkatuan besteengandik bereiziz.

Volver a Oferta Formativa

Plazas en lista de espera

11 030,00 € tax incl.

11 030,00 €
Basque Culinary Center