Categoria: Mujer

Turismo Gastronomikoan Masterra

Izan zaitez aditu handia turismo gastronomikoan, egungo merkatuan nabarmentzeko

Gastronomiak bidaietan duen eragin handiak eta turismo gastronomikoaren aurreko eskaera gero eta handiagoak bihurtu dute gastronomia garatzeko aukera handienetakoa duten segmentuetako bat.

Turismoaren Mundu Erakundeak eta Basque Culinary Centerrek bat egin dute gorantz doan sektore hori profesional bihurtuko duen eta erreferentea izango den prestakuntza eskaintzeko.

Master honetan turismo gastronomikoaren sektoreari lotutako esparru publikoko zein pribatuko enpresak eta elkarteak kudeatzeko beharrezkoak diren gaitasunak eskainiko dizkizugu modu eraginkorrean eta ikuspegi estrategikoarekin, arloak bizi duen errealitateari eta joera berritzaileenei egokituta.

Produktu eta esperientzia enogastronomiko sortzaileak eta berritzaileak diseinatzen ikasiko duzu, eta horiek xedeko merkatuetan kokatzen eta turista gastronomikoaren profil desberdinekin harreman arrakastatsuak eta iraunkorrak sorrarazten ikasiko duzu.

• Iraupena: 60 kreditu
• 9 hilabete prestatzen + 3 praktikak egiten
• Masterraren 3. edizioa 2018ko urrian hasiko da, eman izena!
• Kontsultak eta informazio gehiago hemen: cursos@bculinary.com
• Mondragon Unibertsitateak sortutako Master titulua

 

 

Volver a Oferta Formativa

22 Items

Plazas disponibles

9 100,00 € tax incl.

Urria - Ekaina Astelehenetik Asteazkenera
15:00-20:00h
25 ikasle
9 100,00 €
Basque Culinary Center