Categoria: Mujer

Jatetxeetako gozogintzan eta sukaldaritza gozoan masterra

Pastry chefa izan nahi duzu?

Jabetu sukaldaritzako zapore gozoez eta formulatzeko gakoez.

Jatetxeetako Gozogintzako eta Sukaldaritza Gozoko Masterra da sukaldari batek jatetxeko gozogintzan espezializatzeko behar duen prestakuntza. Izan ere, espezialitate horrek kualifikazio handiko profesionalak behar ditu.

Ikasketa-programaren bidez, ikaslea gozogintzari buruzko abangoardiako sukaldaritza-teknikez jabetuko da, eta bere zentzumen- eta sorkuntza-trebeziak garatuko ditu, zentzumen guztiak suspertuko dituzten azkenburu koherenteak egiteko.

Ikasketa-plan zaindua: osagaiak, gozogintzako prozesuak eta teknikak, tradizionaletik abangoardiaraino.

Metodologia praktikoan oinarritua: dastatzeak, lantegiak, sorkuntza-lanak, master bukaerako proiektua, praktikak enpresetan, irakasle adituak eta erreferentziako sukaldari eta gozogileekin egindako saioak, mintegi osagarriak Parisen, eta ikasteko bisitak gozogintza-lantegietara, jatetxeetara eta gozogintzan espezializatutako elikagaien industriara.

• Hurrengo Masterreko edizioa 2023ko urrian hasiko da.
• Iraupena: 60 kreditu.
• 6 hilabeteko prestakuntza Basque Culinary Centerren+ 3 hilabeteko praktikak
• Mondragon Unibertsitateko berezko Titulu profesionala.

Volver a Oferta Formativa

Plazas no disponibles

11 540,00 € tax incl.

IKASTURTEA: urria-martxoa Astelehenetik Ostiralera, 15:30tatik 20:30tara PRAKTIKA ALDIA: apirila-uztaila
18 ikasle
11 540,00 €
Basque Culinary Center