Categoria: Mujer

Komunikazioan eta Kazetaritza Gastronomikoan Masterra

HURRENGO EDIZIOA 2024KO URRIAN HASIKO DA.

Presta zaitez etorkizuneko Komunikazio Gastronomikoaren liderretako bat izateko.

Master honekin, kazetaritza eta komunikazio gastronomikoan espezializatutako profesional gisa trebatuko zara. Eduki eta ekimen gastronomikoak ikuspegi global eta garaikidearekin diseinatzen, ekoizten eta sustatzen ikasiko duzu.

Gastronomiak azken urteotan izan duen gorakada handia dela eta, beharrezkoak dira gastronomiaren komunikazio estrategikoan, kazetaritzako azken joeretan, hedabide digitaletan eta proiektu gastronomikoen kontzeptualizazioan espezializatutako ezagutzak dituzten profesionalak, komunikazioaren alorrekoak.

Master honek balio bereizgarria emango dizu komunikazio gastronomikoaren egungo ekosisteman, komunikabide tradizionalen sektorean, hedabide berrietan, jatetxeetan, komunikazio-agentzietan, argitaletxe espezializatuetan, enpresetan, erakunde publikoetan eta beste esparru batzuetan.

Modalitatea: Erdipresentziala

Iraupena: 10 hilabete(online prestakuntzako 6 hilabete, prestakuntza presentzialeko 1 hilabete, eta praktiketako 3 hilabete). 60 ECTS – 1.500 ordu

Diploma: Master hau Mondragon Unibertsitatearen berezko titulu bat da, eta Basque Culinary Centerren Gastronomia Zientzien Fakultateak ematen du.

MASTERRAREN HELBURUAK

  • Etengabe bilakatzen ari den eta komunikazioak funtsezko rola duen sektore batean trebatzea.
  • Sektorea alderdi guztietatik ezagutzea, eta ikuspegi kritiko eta propioa hartzea, lana ikuspegi estrategiko eta globalean oinarrituta gauzatzeko.
  • Sektorearen errealitatea ezagutzea, sektorean lider diren hedabideetan –hala nola Eater-en edo The Guardian-en– lan egiten duten profesionalen esperientziaren bidez.
  • Sektorean erreferenteak diren profesionalen kontaktu-sare bat ezartzea. Basque Culinary Centerren ekosistemaren parte izango zarenez, Fakultateko ekitaldietan parte hartzeko aukera izatea eta erreferenteak diren profesionalen harreman-sare bat ezartzea.
  • Zure neurrira diseinatutako praktiken bidez lan-mundura sartzea.
  • Zure ikaskuntza aberastea eta praktikan jartzea, Basque Culinary Center-en hilabeteko murgiltze-egonaldian zehar egingo diren dinamika, tailer eta bestelako esperientzien bidez.

Gure lehentasuna zure ongizatea da, eta zure ikaskuntza-esperientzia ingurune seguru batean gauzatzea. Bizi ezazu ikaskuntza-esperientzia eraldatzaile, berritzaile eta seguru bat.

Ezagutu COVID 19 neurriaketa kontsultatu ohiko galderak HEMEN.

Gu prest gaude, eta, zu?

Informazio gehiago behar al duzu? Idatz iezaguzu informazio gehiago eskatzeko formularioaren bidez edo bidali email bat cursos@bculinary.com helbidera, eta behar duzun guztiaren berri emango dizugu inolako konpromisorik gabe.

 

Volver a Oferta Formativa

Plazas no disponibles

9 990,00 € tax incl.

Online eskolaldia: 2024ko urritik 2025ko apirilera Eskolaldi presentziala: 2025ko maiatza Praktikak enpresetan: 2025ko ekainetik irailera
20
9 990,00 €
Basque Culinary Center