Categoria: Mujer

Jatetxeak Berritu eta Kudeatzeko

HURRENGO EDIZIOA 2023KO URRIAN HASIKO DA

Jatetxe baten arrakasta eta iraunkortasuna, hein handi batean, proiektuaren diseinu zorrotzean eta berori zuzentzeko behar diren konpetentzietan oinarritzen da.

Urtebetez, zeure lanarekin edo beste ikastaro batekin bateragarria den formatuan, jatetxe bateko sailak (sukaldaritza, zerbitzua eta enpresa-kudeaketa) zuzentzeko konpetentziak eskuratuko dituzu, eta jatetxearen kontzeptuaren eta kudeaketaren ikuspegi global eta berritzailea garatuko duzu.

Negozio-ereduen joera berriak deskubritu eta formatu errentagarri eta iraunkorrak sortzeko gakoak emango dizkizugu.

60 kreditu, horren baitan sartuta Master Bukaerako Proiektua. Hain zuzen ere, lan hori egiteko, programan jasotako areetan espezializatuta dauden tutoreen laguntza izango duzu.

Master class-ak eta nazioko eta nazioarteko erreferentziako gonbidatuak: euren esperientziaren berri eman eta gaur egungo negozio-eredurik onenak aurrez aurre ezagutzen lagunduko dizute.

 

 

Volver a Oferta Formativa

Plazas no disponibles

9 900,00 € tax incl.

2024ko urriaren 23tik - 2025ko maiatzaren 31ra Astelehenetan 9:00etatik 18:30etara eta astearteetan 9:00etatik 17:30etara
26 ikasle
9 900,00 €
Basque Culinary Center